BIGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, gurea da geroa!
Loa eta Laia animazio telesailaren bigarren denboraldian euskarazko eduki interesgarriak egunerokoan bizi dugun errealitatetik hurbil daude, argiak, ulerterrazak, praktikoak, laburrak eta didaktikoak, familian ikusteko aproposak.
Bigarren denboraldi honetan, gure kulturako pertsonaiek eta ospakizunek hartuko dute protagonismoa, hala nola, Gargantuak. Gainera, gai batzuk ikastetxeen eskaera zehatzei erantzuteko sortu dira, “Agur” abestia, adibidez. Edo ohitura osasungarriei, bullyingaren aurkako pedagogiari, genero-aniztasunari eta abarri buruzko atalak.
Eta, lehen denboraldian bezala, musika izango da ardatza, eta alderdi artistiko eta teknikoak ere landuko dira, hala nola musika-notak edo erritmoak.
Loa eta Laia marrazki bizidunen unibertsoa handitzen doan heinean, pertsonaiak eta gaiak zabaltzen joango dira, beti ere balore unibertsalak eta musikaz zaletasuna oinarrian izango dutelarik.