BIGARREN ATALA | BIGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, AGUR, AGUR
Espazioak ezagutzea eta gune ezberdinekin duten harremana pixkanaka eraikitzea haurrentzat oso garrantzitsua izaten da: etxea, eskola, jolastokia, mendia, parkea, kalea, bidea… Horregatik, hezkuntza zentroetan, eskola eguna amaitzen den unea benetan berezia izan ohi da. Loa eta Laia-ren atal hau, umeak gelari agur esateko egokia da. Hain zuzen, gela, irakasleak eta lagunak hurrengo egunera arte era goxoan eta lasaian agurtzeko sortu dugu.
Era berean, hizkuntza ezberdinetan ere “Agur” hitza nola esan eta ahoskatzen duten landu dugu. Honela, haurrek munduan hizkuntza asko daudela ezagutuko dute eta euskaraz “Agur” esaten dugun bezala, beste hizkuntza batzuetan agurtzeko beste hitz polit batzuk erabiltzen dituztela ikasiko dute.
Agur, agur, agur
Gu bagoaz!
Agur!
Heldu da, bazen garaia!
Bukatu da, hau da jaia!
Agur gelako paisaia,
gu gara Loa eta Laia.
Agur, agur, agur,
gu bagoaz!
Agur!
Agur arkatza, agur mahaia,
gero arte ikasgaia.
Orain etxera bidaia,
elkarrekin beti alaia.
Agur, agur, agur
Gu bagoaz!
Agur!
Agur gela, agur aulkiak,
lauki eta hirukiak.
Agur lagun, bihar arte,
zenbaki eta hizkiak.
Agur, agur, agur
Gu bagoaz!
Agur!
Au revoir,
Good bye,
Aloha,
Agur.
Adeu,
Adeus,
Arrivederci,
Agur.
再见 (zài jiàn),
नमस्ते (namasté),
Adiós,
Agur!
Ba beneen yoon,
Slán,
さようなら(Sayonara),
Agur!
Agur, agur, agur,
Gu bagoaz!
Agur!
Iraupena: 2:48 min.
Izena: Loa eta Laia, Agur, Agur.
Denboraldia: Bigarrena
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2023
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio.
Biolina: Nerea Alberdi.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara