GURE PROIEKTUA

Loa eta Laia egitasmoarekin
hurrengo helburu
orokorrak bete
nahi ditugu

Loa eta Laia

HELBURUAK

  • Euskaratik eta euskaraz landutako proiektua izatea.
  • Gizarte hobe baten aldeko balore unibertsalak sustatzea: berdintasuna, aniztasuna, ekitatea, elkarlana, natura zaintzea eta elkartasuna, besteak beste.
  • Musikarekiko zaletasuna eta maitasuna zabaltzea.
  • Euskarazko eduki digitala sortzea eta hedatzea. Marrazkiak entretenigarriak eta ikusteko errazak zein erakargarriak izatea. Horretarako, digitalizazioan eta komunikazio bide berrietan zabaltzeko moduko pieza laburrak eta sinpleak landuko dira.
Egitasmoaren lantaldea osatzen dugu:
Loa eta Laia Josu Bergara

Josu Bergara
Ideiaren sortzailea eta musikaren egilea.
Koordinazioa, gidoilaritza, musika-konposizioa eta letra.

Loa eta Laia Paul Caballero

Paul Caballero
Proiektuaren ilustratzailea eta sustatzailea. Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa.

Loa eta Laia Ane Martinez
Ane Martinez
Musikaria eta abeslaria.
Loaren ahotsa izango da.
Loa eta Laia Leire Aparicio
Leire Aparicio
Musikaria eta abeslaria.
Laiaren ahotsa izango da.
Loa eta Laia David Sanchez
David Sanchez Damián
Musika moldaketak eta produkzio artistikoa.
Loa eta Laia Nerea Alberdi
Nerea Alberdi
Musika moldaketak eta produkzio artistikoa.

Eskerrik asko guztioi!

“Loa eta Laia” telesaila sortu eta gauzatzeko beste hainbat lagun eta adiskideen aholkuak, iradokizunak eta proposamenak jaso ditugu. Aipamen berezia egin nahi diegu Burutü publizitate eta komunikazio agentziako eta CMYK ilustrazio digitaleko eskola lankideoi.

Gure proiektua beharrezkoa
iruditzen bazaizu