TELESAILA

Loa eta Laia, Marrazki bizidun musikalak euskaraz

Haurrei eta familiei zuzendua, euskaratik eta euskaraz sortutako eta musika ardatz duen telesaila da. Ingurune digitalean bideratzen da eta euskal kultura, ohiturak eta gizarte hobeago baten aldeko balore unibertsalak sustatzea du helburu.

Loa eta Laia telesail musikala izango da. Abesti bakoitza gai bati lotuta dago eta atal bakoitzak unibertso grafiko propioa dauka. Asmoa hilero eduki berri bat sortzea izango da.

loa eta laia - telesaila

Euskal kultura eta gizartearekin lotutako egun handiak edota ohiturekin erlazionatutako ekintzak hartuta, hala nola, Gau Beltza edo Euskararen Eguna, adibidez, horiekin lotutako propio sortu diren abestien bidez, transmisioa landuko da.

Landutako gai bakoitzak abesti bat eta aparteko ekintza osagarri bat proposatuko ditu. Adibidez, musikarekin lotutako gaiak ezagutaraztea (tresnak, erritmoak, notak…); euskarazko hitzen hiztegia lantzea… Modu transbertsalean Garapen Jasangarrirako Helburuak landuko dira baita ere.

Kapituluak

Gau beltza single

GAU BELTZA

Euskararen eguna single

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen eguna single

OPARIRIK POLITENA

Loa eta Laia zaindu basoa

ZAINDU BASOA

portada_kaka egingo dugu

KAKA EGINGO DUGU

loa eta laia abestia

EGIZU DANTZAN

Igelen kanta_portada

IGELEN KANTA

Igelen kanta_portada

EGUN ON, EGIN ON!

Proiektua babestu nahi baduzu