HIRUGARREN DENBORALDIA

Loa eta Laia, bizitzaren melodia

Denboraldi berrian Loa, Laia, Qiang eta Niko lagunak musikari omenaldi berezia egingo diote. Txiki txikitatik eta hazten goazen heinean musika gure ibilbidean bidelaguna da: ikasteko, jolasteko, taldean zein bakarrik aritzeko, sentimendu ezberdinei aurre egiteko…musika gure egunerokotasunean ezinbestekoa da.

“Bizitzaren melodia” denboraldian, mundu osoko erritmo ezberdinak landuko ditugu. Ikuspegi unibertsalarekin baina Euskal Herritik eta euskal kulturatik gai orokorrak zein zehatzak jorratuko dira. Folklore askotarikoak eta kantatzeko modu ezberdinak, koralak, bizi-biziak, lasaiagoak… Beti ere, ikuspegi dibertigarria eta didaktikoan oinarritu gara. Bakea, errespetua, maitasuna, zaintza, partekatzen ikasteari buruzko abestiak eta istorioak landu ditugu.

loa eta laia - telesaila

Handitzen, handitzen!

Hasieratik etxeko txikientzat zeozer polita eta maitekorra egitea bururatu zitzaigun. Loa eta Laia marrazki bizidunen telesaila pixkanaka zabaltzen joan da, eta itzelezko hazkundea izan du, Euskal Herriko zein nazioarteko herrietan. Eitb-ko Makusi plataforman ere ikusgai izango dituzue. Eskerrik asko bihotz-bihotzez gurekin batera bidea egiteagatik.

Loa eta Laiaren denboraldi berria sorpresaz beterik egoteko egunero lanean ari gara. Hezkuntza zentroetatik jaso ditugun ekarpenak asko eskertzen ditugu, ahal dugun neurrian kontuan izan eta proposamenetan barneratu ditugu. Gora musika alaia! Gora Loa eta Laia!

Kapituluak

Gau beltza single

ZER DA BAKEA?

Euskararen eguna single

AUTOBUSEAN GOAZ

Euskararen eguna single

AIETE MAUETE

Proiektua babestu nahi baduzu