ZORTZIGARREN ATALA | HIRUGARREN DENBORALDIA

Loa eta Laia, MARITXU TEILATUKO

Loa eta Laia-ren atal hau Maritxu Teilatuko, Mari Telletako eta beste hainbat izenez ezaguna den ahozko euskal tradizioaren pertsonaian oinarritzen da. Kopla zaharretan eta abestietan agertzen den marigorringo magikoak, haurren esne-hortzak jaso eta ordainetan zerbait ematen du. Era honetan, Euskal Herriko ondarearen ohiturak eta kondairak berreskuratu eta musikaz alaiagaz jantziko dira.

Maritxu Telletuko
gona gorridune
eutsi agin zarra ta
ekarri barrixe.

loa eta laia marrazki bizidunak
loa eta laia dantzan
loa eta laia dantzan egizu

MARITXU TEILATUKO

Maritxu Teilatuko
gona gorridune,
eutsi hagin za(ha)rra ta
ekarri barrixe.

Dindilizka hortza
atzera aurrera,
mugitzen hasi da,
hauxe mingain dantza.

Bat-batean…nahiko!
Behingoz askatu da!
Hortz zuri txikia,
eskuetan, hara!

Gauean badator
dar-dar, txundituta!
Marigorringo bat?
Hau ustekabea!

Maritxu, Maritxu,
zelako sorpresa!
Lotara joan aurretik,
ondo gorde hortza.

Maritxu Teilatuko
gona gorridune,
eutsi hagin za(ha)rra ta
ekarri barrixe.

(Kopla herrikoian oinarritutakoa: https://eu.wikipedia.org/wiki/Maritxu_Telletuko)

Iraupena: 2:03 min.
Izena: Loa eta Laia. Maritxu Teilatuko.
Denboraldia: Hirugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2025

Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

(Kopla herrikoian oinarritutakoa)

Proiektua babestu nahi baduzu