LEHEN DENBORALDIA
Loa eta Laia, gora musika alaia!
Loa eta Laia euskarazko marrazki bizidunen lehen denboraldian gai ezberdinak modu dibertigarrian jorratzen dira. Musikaren laguntzarekin haurrak zein familiak ikasteko eta gozatzeko atal aproposak dira.
Euskal Herriko ohiturak eta egun bereziak, “Gau beltza”, “Euskararen eguna egunero” eta “Oparirik politena” esate baterako, lehen denboraldian landu dira. Baloreak eta zaintzaren garrantzia aldarrikatzen dutenak ere hasierako sasoi honetan azaltzen dira: “Zaindu basoa”, “Egizu dantzan” edo “Zaunka eta miauka”, besteak beste.
Horrez gain, badaude beste hainbat atal familia eta hezkuntza zentroen egunerokotasunean lagungarriak direnak. Ikuspegi pedagogiko eta didaktikotik landu direnak: “Egun on, egin ON”, “Gabon, ondo lo egin”, “Igelen kanta” edo “Kaka egingo dugu” kapituluen kasuan bezala.
Hasierako denboraldi honetan Loa, Laia, Qiang eta Niko protagonistak ezagutu eta melodia zein erritmo bizi-biziekin haiekin gozatzeko eta ikasteko aukera izango duzue.