PERTSONAIAK
Loa eta Laia protagonisten musika taldea ezagutu
Loa eta Laia lagunak dira eta musika maitatzen dute. Ausartak, espontaneoak eta dibertigarriak dira. Azkarrak eta sortzaileak, erronka guztiak pasioz, adorez, ilusioz eta elkarlanean eramaten dituzte aurrera.
Kaixo, kaixo!
Laia,
Abeslaria eta
baxu-jotzailea
Do-re-mi-fa-sol-la-si-Doooo!
Niko,
Teklatu-jotzailea
IEEEPA!
Loa,
Abeslaria eta
gitarra-jotzailea
Tu-pa-tu-tu-pa!
Qiang,
Bateria-jotzailea!
Musika talde bat sortu dute eta abestien bitartez abentura ezberdinak biziko dituzte. Haiekin batera, Qiang eta Niko lagunek ere parte hartuko dute taldean, eta bateria eta pianoarekin abestien erritmoa eta melodiak osatuko dituzte.
Abestiek ukitu modernoa eta berritzailea dute. Doinuetan askotariko musika estilo nahastuko dituzte: rock, pop, folk, rap, bluegrass, reggae, jazz… Era berean, askotariko kultura eta jatorrietatik eratorritako musika estiloak ere landuko dituzte.
Loa eta Laiaren unibertsoak ere, baso biziak, animaliak, zuhaitzak eta landareak izango ditu.