SEIGARREN ATALA | HIRUGARREN DENBORALDIA

Loa eta Laia, HONDARTZAN eta MENDIAN

Familiarekin oporretan primeran pasatzen dugu. Hondartzara edo mendira egiten ditugun ibilaldietan, natura zaintzea denon ardura da. Loa eta Laiaren atal honetan, basoan, kostaldean, itsasoan eta beste ingurune natural askotan gaudenean errespetuz jokatzearen garrantziaz aritzen gara. 

Zaborra batu, batu, batu, batu
eta gero birziklatu!

loa eta laia marrazki bizidunak
loa eta laia dantzan
loa eta laia dantzan egizu

HONDARTZAN eta MENDIAN

Goazen hondartzara egun-pasa,
eguzkiaz eta itsasoaz gozatzera,
eguzkitakoaren azpian
hamaiketako ederra:
patata-tortilla, meloia eta platanoa.
Eta etxera joan aurretik
dena garbi dagoela
begiratu eta jaso guztia.

Zaborra batu, batu, batu, batu,
eta gero birziklatu.

Goazen mendira egun-pasa,
motxila eta botak jantzita,
tontorrera igo ondoren,
hamaiketako ederra:
solomo-bokata, sagarra eta madaria.
Eta etxera joan aurretik,
dena garbi dagoela
begiratu eta jaso guztia.

Zaborra batu, batu, batu, batu,
eta gero birziklatu.

Iraupena: 2:32 min.
Izena: Loa eta Laia. Hondartzan eta Mendian.
Denboraldia: Hirugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2025

Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Proiektua babestu nahi baduzu