LEHEN ATALA | HIRUGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, ZER DA BAKEA?
Urtarrilaren 30ean nazioartean Indarkeriarik Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna ospatzen da, Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena oroitzen delako. Loa eta Laia marrazki bizidunak atal honetan bakearen aldeko aldarrikapena egiten dute. Musikaren oinarritik, sormena bidelagun izanda, gure protagonistek herrien arteko elkartasunari, elkar ulertzeari eta askatasunari abesten diote.
Bakea da bidea, helmuga.
Bakea da egia, geroa.
Bakea da guztion onura.
Bakea da hemen, orain,
gure mezua.



ZER DA BAKEA?
Mendi berde-berdeetatik
basamortuetara,
Ipar Polotik hegora
doinu hau entzun da,
mundu honek beharra du,
altxatu ahotsa!
Ozen entzun dezatela
gure aldarria!
Bakea da bidea, helmuga.
Bakea da egia, geroa.
Bakea da guztion onura.
Bakea da hemen, orain,
gure mezua.
Tristuraren aurrean
denon artean egin,
goikoei erakutsi
badakigula nola ekin.
Mundu hobe baten nahian
badugu zer egin,
indarrak batuz, bagoaz!
Ezin da huts egin.
Bakea da bidea, helmuga.
Bakea da egia, geroa.
Bakea da guztion onura.
Bakea da hemen, orain,
gure mezua.
Zu eta ni,
ezberdin baina berdin.
Zu eta ni,
batera, elkarrekin.
Iraupena: 3:18 min.
Izena: Loa eta Laia. Zer da bakea?
Denboraldia: Hirugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2025
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara