LAUGARREN ATALA | HIRUGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, IPUIN EDER BAT ZURETZAT
Ipuinak haurren heziketa prozesuan garrantzitsuak dira: irudimena eta ulermena landu, baloreak sustatu, jokabideak plazaratu eta beste hainbat eremu lantzen dira. Ipuinak kontatzean, gurasoak umeentzat mundu berriak sortzen ditugu. Loa eta Laiaren atal honetan, egunero ilusioz eta maitasunez sortutako ipuin ederrak kontatzera animatzen zaituztegu.
Ipuin eder bat
egunero zuretzat,
ipuin eder bat, laztana,
zuretzat,
ipuin eder bat.



IPUIN EDER BAT ZURETZAT
Ipuin eder bat
egunero zuretzat,
ipuin eder bat, laztana,
zuretzat,
ipuin eder bat.
Bazen behin dragoi lotsati bat,
kobazulo urrun batean bizi zena,
lagun berrien bila
istorio hau behingoz has dadila.
Ipuin eder bat
egunero zuretzat,
ipuin eder bat, laztana,
zuretzat,
ipuin eder bat.
Dragoia heldu zen herrira,
kalerik kale gora eta behera,
lagun berrien bila
azkenean aurkitu zuen kuadrilla.
Han zeuden:
sorginak, Tartalo, hiru karramarro,
Basajaun, Mari, Sugaar,
eta iratxo punk bat,
lamiak, Zezengorri…
Zer esango dizut nik?
Ipuin eder bat zuretzat,
ipuin eder bat zuretzat,
asmatuko du(dala) egunero,
ipuin eder bat.
Iraupena: 2:45 min.
Izena: Loa eta Laia. Ipuin eder bat zuretzat.
Denboraldia: Hirugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2025
Bibolina: Nerea Alberdi
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara
Proiektua babestu nahi baduzu