HAMARGARREN ATALA | BIGARREN DENBORALDIA

Loa eta Laia, HORTZAK GARBITZEKO ORDUA

Atal honetan, Loak, Laiak, Qiangek eta Nikok ahoaren eta hortzen higiene egokiaren garrantziari buruzko abesti bat kantatuko dute. Hortzak egunero garbitzea garrantzitsua da. Hori dela eta, abesti bat sortu dugu, etxeko txikienei mezu hori helarazten laguntzeko, eguneroko ohitura osasuntsua modu dibertigarri eta osasungarrian sortuz.

Hortzak garbitzeko ordua,
heldu da!

 

loa eta laia marrazki bizidunak
loa eta laia dantzan
loa eta laia dantzan egizu

HORTZAK GARBITZEKO ORDUA

Porropo-ponpon…

Hortzak garbitzeko ordua
heldu da.
Hortzak garbitzeko ordua
heldu da.
Hortzak garbitzeko, hortzak garbitzeko,
hortzak garbitzeko ordua heldu da!

Porropo-ponpon…

(Hortzetako) Eskuila hartu eskuan,
pasta apur bat gainean,
goitik behera,
barrutik kanpora,
den-dena garbi utzi behar da.

Porropo-ponpon…

Hortzak garbitzeko ordua
heldu da.
Hortzak garbitzeko ordua
heldu da.
Hortzak garbitzeko. hortzak garbitzeko,
hortzak garbitzeko ordua heldu da!

Mingaina, mingaina, ahaztu gabe mingaina.

 

Iraupena: 2:26 min.
Izena: Loa eta Laia. Hortzak garbitzeko ordua.
Denboraldia: Bigarrena
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2024

Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Proiektua babestu nahi baduzu