SEIGARREN ATALA | BIGARREN DENBORALDIA

Loa eta Laia, KOLOREAK: DENONTZAT, DENONAK

Loa eta Laia marrazki bizidunen atal berri honetan koloreak denonak eta denontzat direla aldarrikatzen dugu. Ikuspegi didaktikoan oinarrituz eta ideia sinple baten bitartez, bakoitzak nahi duen kolorea aukeratu dezakeela adierazi nahi dugu. Gizarte librea, askea eta berdintasunean oinarritutakoa eraiki dezagun.

Koloreak dira
denontzat, denonak,
argiak, ilunak,
ederrak guztiak.

loa eta laia marrazki bizidunak
loa eta laia dantzan
loa eta laia dantzan egizu

KOLOREAK: DENONTZAT, DENONAK

Loari gustatzen zaizkio
kamiseta arrosak.
Laiari, berriz, urdinak.

Laiak maite-maite ditu
gorria eta morea.
Loak berdea eta horia.

Koloreak dira
denontzat, denonak,
argiak, ilunak,
ederrak guztiak.

Loak tomateak margotzen ditu
gorri eta handiak.
Laiak, berriz, txiki eta berdeak.

Laiak hodeiak irudikatzen ditu
beti zuri-zuriak,
Loak beltzak eta erraldoiak.

Koloreak dira
denontzat, denonak,
argiak, ilunak,
ederrak guztiak.

 

Iraupena: 2:31 min.
Izena: Loa eta Laia. Koloreak: denontzat, denonak.
Denboraldia: Bigarrena
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2024

Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Proiektua babestu nahi baduzu