LEHEN ATALA | BIGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, GARGANTUA
Loa eta Laia marrazki bizidunen bigarren denboraldian euskara eta euskal kulturak protagonismo nabarmena izango dute. Gargantuari eskaini diogu lehen kapitulua, gure herriko eta hirietako jaietan ume zein familientzat pertsonai erakargarria eta ahaztezina delako. Gainera, atal hau gau beltzaren ospakizunaren inguruan girotu dugu. Honela, Gargantuaren istorioa ipuin beldurgarria bezain dibertigarria bilakatuz. Etxeko txikiekin batera ikusteko eta abesteko benetan aproposa.
Aho zabal,
Aho handi,
alde batera
eta bestera
ahal zaituena irentsi.
Zatoz!
Begira nor etorri den!
Zatoz!
Gurekin batera.
Aho zabal,
aho handi,
ahal zaituena irentsi.
Nor da?
Nor da?
GARGANTUA
Ahotik sartu eta
ipurditik atera.
Batzuetan, gehienetan.
Baina nik ezagutzen dut ume bat
ahotik sartu eta…
Eta zer? Laia! Zer?
GARGANTUA
Iraupena: 2:31 min.
Izena: Loa eta Laia, Gargantua.
Denboraldia: Bigarrena
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2023
Abeslariak: Ane Martinez, Leire Aparicio eta David Sanchez Damián
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara