BEDERATZIGARREN ATALA | BIGARREN DENBORALDIA

Loa eta Laia, OPORRAK HEMEN DIRA

Oporrak, oporrak, oporrak! Zenbat gustatzen zaizkigun oporrak! Ikasturte luze baten ostean oporren garaia heltzen denean udako sasoi berriari ongi etorria ematen diogu. Loa eta Laia euskarazko marrazki bizidun digitalen atal honetan erritmo lasaia eta melodia atsegina duen kanta egin dugu, haurren marrazkietan inspiratutako unibertso grafikoa sortuz. Gozatu eta zoriontsu bizi!

O – o – o – o – o
oporrak
hemen dira.

loa eta laia marrazki bizidunak
loa eta laia dantzan
loa eta laia dantzan egizu

OPORRAK HEMEN DIRA

Bukatu da,
amaitu da,
Heldu dira,
hemen dira,
txoriak txio-txioka,
zerua urdin-urdina.

Zu zoaz,
ni noa,
bagoaz
elkarrekin.

O – o – o – o – o
oporrak
hemen dira.

Melodia,
erritmoa,
lasai-lasai-lasaia,
berandura arte ohean,
hauxe da jaia!

Zuretzat,
niretzat,
guztiontzat.
Guretzat,
zuentzat
eta
haientzat.

O – o – o – o – o
oporrak
hemen dira.

Iraupena: 2:17 min.
Izena: Loa eta Laia. Oporrak hemen dira.
Denboraldia: Bigarrena
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2024

Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Proiektua babestu nahi baduzu