HIRUGARREN ATALA | BIGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, Gora Gure Azoka
Loa eta Laiaren atal berri honetan gure herriko nekazal azokak omendu nahi izan ditugu. Horrez gain, nekazariak, abeltzainak, baserritarrak eta ekoizleak urte osoan egiten duten lana goraipatu nahi dugu. Gure ohiturak belaunaldiz-belaunaldi igarotzeko, etxeko txikiekin batera, txaloak eman, dantzan egin eta azoka eguna ospatu!
Menditik kalera,
kortatik plazara,
garaian garaikoa,
bertatik bertara.
Abenduaren hogeita batean
San Tomas eguna ospatzen dugu,
gure herriko ohitura zaharra
urtetik urtera.
Menditik kalera,
kortatik plazara,
garaian garaikoa,
bertatik bertara.
Txalo, txalo, txalo, txaloka
Txalo, txalo eta bueltaka.
Txalo, txalo, txalo, txaloka,
gora gure azoka!
Zapia eta abarkak jantzita,
ogia, taloa eta txistorra,
txiki eta handiak batera,
ederra giroa.
Txalo, txalo, txalo, txaloka
Txalo, txalo eta bueltaka.
Txalo, txalo, txalo, txaloka,
gora gure azoka!
Urte osoan babes ditzagun,
nekazariak, baserritarrak,
lurra landu eta maitatzen dutenak,
egunetik egunera.
Iraupena: 2:36 min.
Izena: Loa eta Laia, Gora Gure Azoka.
Denboraldia: Bigarrena
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2023
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara