ZORTZIGARREN ATALA | BIGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, BAKOITZA DEN MODUKOA DA
Atal honetan aniztasuna eta inklusioa landu ditugu. Pertsona guztiak ezberdinak garelako, hainbat ezaugarri eta izaera ezberdinak ditugu eta berezi egiten gaituzte. Honen bitartez, ikuspegi jostagarri batetik etxeko txikiei irakatsi nahi diegu ezberdin izatea ondo dagoela, bakoitza den modukoa izatea eta sentitzea naturala dela. Gizarte hobeago bat egiteko, desberdintasunak partekatzen. Errespetua eta maitasuna oinarri izanda, den-denak gizarte hobeago bat eraikitzeko baliogarriak dira.
Irribarre basatia,
besarkada erraldoia,
maitasuna da gure altxorrik ederrena.
BAKOITZA DEN MODUKOA DA
Isila, lotsatia ala trebea,
txikia, handia ala makala,
argala, lodia,
barea, bihurria,
bakoitza den modukoa da.
Irribarre basatia,
besarkada erraldoia,
maitasuna da gure altxorrik ederrena.
Garena garena,
zarena zarena,
guk zaren bezala maite zaitugulako.
Maite zaitugulako.
Iraupena: 2:15 min.
Izena: Loa eta Laia. Bakoitza den modukoa da.
Denboraldia: Bigarrena
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2024
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara