LEHEN ATALA
Loa eta Laia, GAU BELTZA
Gau Beltza urriaren 31an ospatzen da. Azken urte hauetan, Euskal Herriko antzinako ohitura hori berreskuratzen hasi da, jai giroa gure auzo eta herrietan zabalduz. Loa eta Laiaren “Gau beltza” bideoan trapu zaharrak, gaztaina erreak, argizaiolak eta beste ezaugarri batzuk modu dibertigarri eta alaian ageri dira.
Piztu kandelak herriz herri, eta margotu aurpegiak
Zatoz ondo pasatzera, beldur denak uxatzera!



Saguzar eta kaskezurrak, Gau beltza |
Piztu kandelak herriz herri Gau beltza |
Iraupena: 2:53 min.
Izena: Loa eta Laia, Gau beltza
Denboraldia: Lehenengoa
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2022
www.gaubeltza.eus webgunea bisitatzea gomendatzen dizuegu
- Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
- Musika moldaketak: David Sanchez Damián
- Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
- Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara
Saguzar eta kaskezurrak,
sorginak eta mamuak,
gaur denok dantzan ari gara
auzoko akelarrean,
jira eta bira hodeietan,
irrintzi eta oihuak.
Gau beltza
zatoz ondo pasatzera
Gau beltza
beldur denak uxatzera
Piztu kandelak herriz herri
eta margotu aurpegiak,
trapu zaharrak, gaztaina erreak,
aintzinako istorioak,
guztiok batera hustu kalabazak
eta bete ditzagun plazak.
Gau beltza
zatoz ondo pasatzera
Gau beltza
beldur denak uxatzera
Iraupena: 2:53 min.
Izena: Loa eta Laia, Gau beltza
Denboraldia: Lehenengoa
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2022
www.gaubeltza.eus webgunea bisitatzea gomendatzen dizuegu
- Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
- Musika moldaketak: David Sanchez Damián
- Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
- Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

HURRENGO ATALA
Loa eta Laiaren hurrengo atala ezagutzeko, jarrai ezazu gure youtubeko kanala. Harpidetu zaitez edota “Atsegin dut” sakatu eta proiektuarekin aurrera egiten lagunduko diguzu.
Zuen animoak, iritziak eta iradokizunak bidali nahi badizkiguzu, hona hemen harremanetarako helbidea: kaixo@loaetalaia.eus.
Ongi etorriak izango dira.
HURRENGO ATALA