LAUGARREN ATALA | LAUGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, ZORRIEN RANTXERA
Zorrien gaia lantzeko asmoarekin kanta dibertigarria sortu dugu. Estilo musikalari dagokionez, Mexikoko kulturari omenaditxoa egiteko rantxera bat konposatzea bururatu zaigu. Honela, etxeko txikiekin era lasai eta sinple batean gaiaz hitz egiteko aukera egon daiteke eta haiekin batera abesteko, koroak egiteko eta istoriotxo bat asmatzeko abagunea. Gora Mexiko!
Ai, ai, ai, ai, ai
Zorriaaaak…
ZORRIEN RANTXERA
Gaur kuadrilla berezi baten istorioa
zuengana kantatzera gatoz,
bat-batean nola agertu ziren
buruan zirikatzeko asmoz.
Ai, ai, ai, ai, ai
Zorriaaaak…
Salto-saltoka ile batetik bestera,
edozeinengana berehala datoz,
banan-banan bilatuko ditugu,
aldi batez uxatzeko oraingoz.
Ai, ai, ai, ai, ai
Zorriaaaak…
Baina lasai, txiki, lasai
egin irribarre ilusioz,
orratza pasa eta aldiro begiratuz,
esango diegu agur
AGUR,
behingoz!
Ai, ai, ai, ai, ai
Zorriaaaak…
Iraupena: 1:56 min.
Izena: Loa eta Laia. Zorrien Rantxera
Denboraldia: Laugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2026
Abeslariak: Ane Martinez, Leire Aparicio eta David Sanchez Damián.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara