HAMARGARREN ATALA

Loa eta Laia, ZAUNKA eta MIAUKA

Loa eta Laiaren kapitulu honetan, etxeko txikienei erakutsiko diegu garrantzitsua dela animaliak eta natura zaintzea. Sentimenduak eta sentsibilitatea dituzten izaki bizidunak dira, egunero amodioa oparitzen digutenak, eta merezi dute maitasuna, zaintza eta ongizatea jasotzea, familiako beste kide bat direlako.

Zaunka eta miauka
etxean beste bat gara
lau hanketan
elkarrekin zoriontsuak izan.

Post grid de tres
Igelen kanta 02
Igelen kanta 03
Gurekin dago uneoro
maitatzeko, laguntzeko
guk berarekin egunero
bizitzari hozka egiteko.

Zaunka eta miauka
etxean beste bat gara
lau hanketan
elkarrekin zoriontsuak izan.

Sudurretik buztanera
bidelagunik zintzoena
gu berarekin
bera gurekin
elkarrekin familia bat gara.

Zaunka eta miauka
etxean beste bat gara
lau hanketan
elkarrekin zoriontsuak izan.

Iraupena: 2:20 min.
Izena: Loa eta Laia, Zaunka eta Miauka.
Denboraldia: Lehenengoa
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2023

Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Loa eta Laia - aurreko atala  AURREKO ATALA

Proiektua babestu nahi baduzu