LAUGARREN ATALA

Loa eta Laia, ZAINDU BASOA

Kapitulu honetan, “Loa eta Laia” musika taldeko lagunek mendi eta basoei buruz abesten digute. Gure herri zein hiri inguruetako landare, lore eta animali ezberdinak artatzea ezinbestekoa da. Bertoko zuhaitzak dituzten baso bizi-biziak gure paisaiak eta ekosistema babestu, jasangarritasunaren alde egin eta azken finean, gure osasuna ere zaintzen dute. Era berean, etxeko txikienek gure mendietako zuhaitzak zein landare ezberdinak ezagutzean natura maitatzen ikasiko dute.

Maita dezagun basoa,
gure izana daroa,
emaiguzu bostekoa
gurea da geroa.

 

euskararen eguna gu egunero
euskararen eguna egunero
zaindu basoa

Mendian gora doa
oso ausarta Loa:
belauna, ukondoa,
eskua eta ahoa.

Puntan dauka ilea
bere laguna Laiak,
karakola eta barea
atzera eta aurrera.

Loa eta Laia (x6)

Gazia eta goxoa
pikua, sagarrondoa,
antzinako pagoa,
ezin ederragoa.

Tronpeta, biolontxeloa
bateriaren erritmoa,
naturaren melodia
airean dantzan doa.

Loa eta Laia (x6)

Txoria, arranoa,
orbela, hostoa,
hanka eta besoa,
bihotza apartekoa.

Maita dezagun basoa,
gure izana daroa,
emaiguzu bostekoa
gurea da geroa.

Iraupena: 2:44 min.
Izena: Loa eta Laia, Zaindu basoa.
Denboraldia: Lehenengoa
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2023

  • Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
  • Musika moldaketak: David Sanchez Damián
  • Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
  • Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Loa eta Laia - aurreko atala  AURREKO ATALA

HURRENGO ATALA  Loa eta Laia - hurrengo atala

Proiektua babestu nahi baduzu