ZORTZIGARREN ATALA | LAUGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia,TIK-TAK: OTORDUAK
Tik-Tak! Loa eta Laiaren abesti berriarekin eguneko otorduak ezagutuko ditugu: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Country doinu lasai eta alaien erritmoan, etxeko txikienek otorduen izenak ikasiko dituzte, modu erraz eta dibertigarrian. Kantatzeko, ikasteko eta familian gozatzeko abesti goxo eta itsaskorra!
Tik-tak,
tik-tak,
tik-tak,
tiiiik-taaak!
TIK-TAK
Tik-tak, tik-tak, tik-tak,
tik-tak, tik-tak, tik-tak,
tiiik-tak!
Eguna hasi da,
goazen gosaltzera,
han goian zeruan
eguzkia altxa da.
Tik-tak…
Hamaiketakoa
bai osasuntsua!
Lagunekin batera,
bete denok sabela.
Tik-tak…
Eguerdia pasata,
orain bazkaria.
Asetzeko gosea
denetarik dastatu behar da.
Tik-tak…
Lagunekin plazan
jolasten harrapaketan
arratsaldepasa,
askaria mundiala izan da!
Tik-tak…
Etxera heltzean,
guk beti jan eta jan,
afaltzera goaz!
Elkarrekin zoriontsu gara.
Tik-tak…
Iraupena: 2:31 min.
Izena: Loa eta Laia. Tik-Tak.
Denboraldia: Laugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2026
Abeslariak: Ane Martinez, Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara