LEHEN ATALA | LAUGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, NOTAK IKASTEN
Loa eta Laiaren laugarren denboraldiko atal hau lantzeko musikaren hasierako didaktikan oinarritu gara. Gure asmoa doinuaren bidez nota musikalak ikasteko abesti itsaskorra eta alaia sortzea izan da, gelan zein familian elkarrekin kantatzeko eta ondo pasatzeko konposatutako melodia.
Notak ikasten
bizitzaren melodian,
erritmoa eta harmonia
dantzan ari dira.
NOTAK IKASTEN
Gure lehen notak
DO izena du,
lehenengoa zarenez
segi ezazu zuk.
RE deitzen diogu
bigarrenari,
RE errepikatuz
kantatzen dizut zuri.
MI hirugarrena
esan dizut nik,
ondo dakidala hauxe
betidanik.
FA musika nota
laugarrena da,
F letrarekin ez
egin trufa.
Notak ikasten
bizitzaren melodian,
erritmoa eta harmonia
dantzan ari dira.
SOL pentagramaren
bosgarrena da,
SOL alaia,
SOL indartsua.
LA nota entzutean
orkestra osoa,
batera hasten da
afinazioan.
SI zazpigarrena
eta azkena,
DO RE MI FA SOL LA SI
orain berriz hastera!
Notak ikasten
bizitzaren melodian,
erritmoa eta harmonia
dantzan ari dira.
Iraupena: 2:25 min.
Izena: Loa eta Laia. Notak ikasten.
Denboraldia: Laugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2026
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara