Loa eta Laia Durangoko Azokan
2022ko abenduaren 8an, Durangoko Azokaren Irudienea gunean “Loa eta Laia” telesail digitalaren proiektuaren aurkezpena burutu dugu.
Aurkezpen arrakastatsua
Loa eta Laia telesailaren aurkezpen egunean Durangoko Zugaza Zinemaren areto nagusia bete da. Euskal Herri osoko familia eta haurrak telesaileko protagonistak eta lantaldea ezagutzera hurbildu dira. Ekitaldian, telesailaren sortzaileak egon dira: Josu Bergara, musikari eta publizista; eta Paul Caballero, ilustratzailea eta animatzailea. Haiekin batera, Loa eta Laia marrazki bizidunei ahotsa jartzen dizkieten abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio.
Telesail digitalaren lehen pausoak
Dagoeneko, lehen bi atalak estreinatu dira: “Gau Beltza” eta “Euskararen eguna egunero“. Telesailak harrera beroa izan du, Euskal Herritik zein kanpotik ikustaldi ugari jaso ditu.
Hezkuntza zentro ezberdinetatik ere lantaldearekin harremanetan jarri dira proposamen berriak eskatuz. Hurrengo hilabeteotan atal berriak aurkeztuko dira.