ZAZPIGARREN ATALA | LAUGARREN DENBORALDIA
Loa eta Laia, LO EGITERA
Loa eta Laiaren abesti berriarekin lotara joatea dibertigarriagoa izango da! Konga egin, dantzatu eta kantatu, oherako bidea alai egiteko. Etxeko txikienak lotara joateko prestatzeko abesti bizi eta itsaskorra, familian gozatzeko eta egunari irribarrez agur esateko.
Goazen, bada garaia,
amaitu da parranda,
gure zain dago…
OHEA!
LO EGITERA
Egun luze-luzea izan da
eta nekatuta gaude.
Goiza, arratsaldea,
eskola eta parkea,
etxea eta kalea.
Goazen, bada garaia,
amaitu da parranda,
gure zain dago…
OHEA!
LO LO
LO LO
LO EGITERA.
LO LO
LO LO
LO EGITERA.
LO LO
LO LO
LO LO…
Hortzak garbitu ostean,
izara goxoen artean,
hau bai ipuin dotorea!
Goazen, bada garaia,
amaitu da parranda,
gure zain dago…
OHEA!
Iraupena: 3:01 min.
Izena: Loa eta Laia. Lo egitera.
Denboraldia: Laugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2026
Abeslariak: Ane Martinez, Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara