BOSGARREN ATALA

Loa eta Laia, KAKA EGINGO DUGU

Haurrentzat pixoihala edo fardela uztea sekulako aurrerapausoa izaten da. Atal honetan, Loa, Laia, Qiang eta Niko-k, fardela uzteko prozesu hau modu lasaian eta presarik gabe lantzeari buruz kantatzen dute. Guraso zein familiaren laguntza, gidaritza eta animoak ezinbestekoak izango dira modu naturalean eta patxadaz aldaketa egiteko eta pixontzia erabiltzen hasteko.

Handitzen noa
handitzen, handitzen
mundua ezagutzen
nire gorputza maitatzen
babesten eta zaintzen.

 

loa eta laia 1
loa eta laia 2
loa eta laia 3

Du dubi du, dubi du, dubi du,
kaka egingo dugu.

Agur pardela agur, agur
laster ikasiko dut
nik neuk bakarrik komunean
agur esango dizut.

Astiro-astiro presarik gabe
horrela askoz hobe,
ondoren garbitu ipurdia
leun-leun, suabe-suabe.

Du dubi du, dubi du, dubi du,
kaka egingo dugu.

Handitzen noa
handitzen, handitzen
mundua ezagutzen
nire gorputza maitatzen
babesten eta zaintzen.

Du dubi du, dubi du, dubi du,
kaka egingo dugu.

Iraupena: 2:36 min.
Izena: Loa eta Laia, Kaka egingo dugu.
Denboraldia: Lehenengoa
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2023

  • Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
  • Musika moldaketak: David Sanchez Damián
  • Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
  • Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Loa eta Laia - aurreko atala  AURREKO ATALA

HURRENGO ATALA  Loa eta Laia - hurrengo atala

Proiektua babestu nahi baduzu