BEDERATZIGARREN ATALA

Loa eta Laia, GABON, ONDO LO EGIN

Ametsetan irudimenak hegan egiten du. Ametsen bitartez, haurrak egun osoko bizipenak bereganatzen dituzte. Loa eta Laiaren atal honetan abesti berezi bat sortu dugu: gurasoek buruz ikasteko eta umeei lo egin aurretik abesteko aproposa den kantua. Erritmo lasaia eta barea du, ukelelearen doinuarekin lagunduta. Lotara joateko ordua heltzen denean, pantailak alde batera utzi eta goxo-goxo txikiei kantatzea gomendatzen dizuegu.

Ondo lo egin,
amets politekin.

Post grid de tres
Igelen kanta 02
Igelen kanta 03

Gabon, gabon
bihar arte gabon
ondo lo egin
amets politekin.

Eguna amaitzera doa
ipuinaren ordua da,

koloretako unibertsoa
lasai-lasai datorrela.

Gabon, gabon
bihar arte gabon
ondo lo egin
amets politekin.

Izaren azpian zaude
goxo-goxo, epel-epel,
entzun lasai nire ahotsa
zuretzat mundu berri bat asmatzen.

Iraupena: 1:31 min.
Izena: Loa eta Laia, Gabon, ondo lo egin.

Denboraldia: Lehenengoa
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2023

Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Loa eta Laia - aurreko atala  AURREKO ATALA

HURRENGO ATALA  Loa eta Laia - hurrengo atala

Proiektua babestu nahi baduzu