SEIGARREN ATALA | LAUGARREN DENBORALDIA

Loa eta Laia, BIZIKLETAN

Loa eta Laiaren atal berri honetan, energiaz beteriko abesti bat sortu dugu, gelditu gabe pedalei eragiteko, mugikortasun iraunkorrari buruz ikasteko eta gure planeta zaintzeko. Erritmo indartsu eta zirraragarriekin, haizeak bezala orro egiten duten gitarrekin eta pedaleada bakoitzaren konpasa markatzen duten bateriekin, handi eta txikiak bizikletara igotzera gonbidatzen ditugu. Rock glama eta hard rocka nahasten dituen doinua, airea aurpegian sentitzeko, natura deskubritzeko, aire zabalean ariketa fisikoa egiteko eta bizikletan egindako ibilaldi bakoitza etorkizun berdeago baterako urrats txiki handi bat dela gogoratzeko. Familia giroan mugitzera, abestera eta gozatzera!

Uaaaa
aaaaa
aaaaa
BI ZI KLE TAN!

loa eta laia marrazki bizidunak
loa eta laia dantzan
loa eta laia dantzan egizu

BIZIKLETAN

Gaur berriro
haizea alde dugu
sakatu pedalari,
bagoaz!

Goazen lagun
egunaz gozatzera,
zatoz tropelera,
bagoaz!

Uaaaa
aaaaa
aaaaa
BI ZI KLE TAN!

Eutsi motel
elkarrekin gaudenean,
ez dago aldaparik
bagoaz!

Gurpilak
bira bira bira biraka
Gurpilak
bira bira birakaaaaa

Gora, gora, gora, gora,
gora, gooora,
behera, behera, behera, behera,
behera, beehera,
Gora, gora, gora, gora,
gora, gooora,
heldu gara helmugara!

Iraupena: 2:24 min.
Izena: Loa eta Laia. Bizikletan.
Denboraldia: Laugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2026

Abeslariak: Ane Martinez, Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Proiektua babestu nahi baduzu