BIGARREN ATALA | LAUGARREN DENBORALDIA

Loa eta Laia, AMESTU, MARGOTU, IRUDIKATU

Atal honetan Loa eta Laiak irudimenaren eta sormenaren garrantziaz arituko dira. Zientzia eta teknologian oinarrituz, proiektuak amesten, margotzen eta irudikatzen ikasiko dute. Ideiak erein, zaindu eta loratuz melodia jostagarri eta atseginen artean.

Amestu, margotu, irudikatu,
zuk zeuk nahi duzuna imajinatu.

loa eta laia marrazki bizidunak
loa eta laia dantzan
loa eta laia dantzan egizu

Loa eta Laiak 4. denboraldiko 2. atalean Industria Erronka proiektuarekin kolaboratzen dute, bokazio tekniko eta industrialak sustatu eta sektorea publiko gazteenengana hurbiltzea helburu duen proiektuarekin.

AMESTU, MARGOTU, IRUDIKATU

Bat, pentsatzen hasi da.
Bi, laguntzera doa.
Hiru, elkarrekin hobeto beti gu.

Lau, egin dezagun hau!
Bost, galderak hamabost.
Sei, hamaika mila hodei.

Amestu, margotu, irudikatu,
zuk zeuk nahi duzuna imajinatu.

Ideiek hegoak dituzte,
urrutira bidaiatzeko,
loratuz doaz
airean.

Bat, pentsatzen hasi da.
Bi, laguntzera doa.
Hiru, elkarrekin hobeto beti gu.

Lau, egin dezagun hau!
Bost, galderak hamabost.
Sei, hamaika mila hodei.

Amestu, margotu, irudikatu,
zuk zeuk nahi duzuna imajinatu.

Ideiek hegoak dituzte,
urrutira bidaiatzeko,
loratuz doaz
airean.

Iraupena: 3:04 min.
Izena: Loa eta Laia. Amestu, margotu, irudikatu.
Denboraldia: Laugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2026

Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Loa eta Laia eta Industria Erronkaren koloreztatzeko irudi-orriak. Irudiak deskargatu, inprimatu eta etxeko txikiekin batera kolorez jantzi.
Proiektua babestu nahi baduzu