BEDERATZIGARREN ATALA | LAUGARREN DENBORALDIA

Loa eta Laia,TARTALO

TARTALO! Ezagutzen al duzue euskal kondairetako begi bakarreko erraldoi ospetsua? Loa eta Laiak bere istorioa ezagutzera gonbidatzen gaituzte, sorpresaz eta umorez beteriko ipuin dibertigarri baten bidez. Misterioa, umore handia eta swing erritmoak dituen abestia, familian kantatzeko eta dantzatzeko aproposa. Josu Bergara musikariaren jatorrizko abestiaren bertsioa da, Loa eta Laiarentzat egokitua, etxeko txikienek gure mitologiaren magia ezagutzeko. Has dadila abentura!

 

Tartaloooo,
Tartaloooo,
Hemen nago! Hemen nago!

loa eta laia marrazki bizidunak
loa eta laia dantzan
loa eta laia dantzan egizu

TARTALO

Bi anai bidai luzean etxerako bidean,
Iluna heldu orduko galdu ziren mendian,
Buelta eta bueltaka norabide ezean,
Inguruko leize baten gorde ziren gau hartan.

Bat-batean zarata orru beldurgarria,
Kobazulo barruan sartu zan erraldoia,
Bi anaiak han zeudela konturatu zenean,
Bat gaurko eta bestea biharko izango da.

Tartalo! Tartalo! Hemen nago! Hemen nago!

Anai zaharrenari hartu zion eskua
Hatz txikienenan jarriz eraztun magikoa
Non hago? galdetzean beti erantzun berbera,
Hemen nago! hemen nago! oihu zelataria.

Tartalo! Tartalo! Hemen nago! Hemen nago!

Gauerdian isilik, Tartalo lotan zegoela,
anaiek itsutu zuten begibakarra.
Gero alde egin zuten korrika aldapan behera,
Amildegira heltzean bota zuten eraztuna.

Iraupena: 2:54 min.
Izena: Loa eta Laia. Tartalo.
Denboraldia: Laugarrena.
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2026

Abeslariak: Ane Martinez, Leire Aparicio.
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara
Jatorrizko abestia: Tartalo – Josu Bergara

Proiektua babestu nahi baduzu