KAIXO, LAGUN!
Loa eta Laia gara,
marrazki bizidunak
euskaraz
Ongi etorri Loa eta Laiaren unibertsora.
Etxeko txikientzat zein familia osoarentzat
sortutako egitasmo digitala.
Euskaraz bizi eta musikarekin gozatzeko proiektua.
IKASI
Musika maitatzen
HEMEN
Bertan egindako telesaila
SUSTATUZ
Balore unibertsalak
Kaixo, kaixo!
Laia,
Abeslaria eta
baxu-jotzailea
Do-re-mi-fa-sol-la-si-Doooo!
Niko,
Teklatu-jotzailea
IEEEPA!
Loa,
Abeslaria eta
gitarra-jotzailea
Tu-pa-tu-tu-pa!
Qiang,
Bateria-jotzailea
KAIXO! TALDE SUSTATZAILEA GARA
Duela bi urte, Josu Bergara (musikari eta konpositorea) etxeko txikientzat euskarazko marrazki bizidunak bilatzen ari zela, konturatu zen gure hizkuntzan horien eskaintza zabalagoa izan zitekeela. Horrela, ideia bat bururatu zitzaion: “Eta zergatik ez ditugu guk geuk egiten?”. Berehala, Paul Caballero ilustratzailearekin elkartu eta “Loa eta Laia” proiektua sortzea erabaki zuten.
Gaur egun, ikus-entzunezko ekoiztetxea sortu dute eta proiektuaren talde profesionala koordinatzen ari dira. Ane Martinez eta Leire Aparicio abeslariak, eta David Sanchez Damián eta Nerea Alberdi musika moldatzaileak lantaldea osatzen dute.
EGITASMOAREN HELBURU NAGUSIAK
Hona hemen proiektuaren ardatz nagusiak
Euskarazko eduki digitala sortzea eta hedatzea.
Gaur egungo gizartean, ikus-entzunezko edukiek garrantzi ukaezina dute. Hartara, haur eta familiei zuzendutako edukietan, euskararen presentzia areagotu eta sustatzeko asmoarekin sortu dugu proiektu hau.
Musikarekiko zaletasuna garatzea.
Proiektu honen bitartez, musikaren esparru ezberdinak landuko dira, modu atsegin, ulergarri eta dibertigarrian. Txiki-txikitatik musika maitatzen ikastea ezinbestekoa iruditzen zaigu.
Balore unibertsalak zaintzea eta zabaltzea.
Gizarte hobe baten aldeko balore unibertsalak landu eta jorratu nahi ditugu: berdintasuna, aniztasuna, ekitatea, elkarlana, natura zaintzea, elkartasuna, besteak beste.
Ekimena ezagutu!
kaixo@loaetalaia.eus