SEIGARREN ATALA

Loa eta Laia, EGIZU DANTZAN

Haurrentzat dantza eta musika adierazpen artistiko garrantzitsuak dira. Musika eta dantzaren bitartez mundua ezagutzeko, gozatzeko eta taldean parte hartzen ikasten dute. Loa eta Laiaren atal honetan dantzaren bitartez kontzeptu espazial basikoak landuko ditugu: gora, behera, alde batera eta bestera. Bizitza ospatu dezagun egunero ikasten, abesten eta dantzatzen.

Eskuak gora
eta behera
alde batera
eta bestera
dantzan, egizu dantzan,
gerria, aldaka, martxan.

loa eta laia marrazki bizidunak
loa eta laia dantzan
loa eta laia dantzan egizu
Nire besoa luzatuz
eta zurea besarkatuz,
abesti honen doinuarekin
behin eta berriz praktikatu.

Melodia konposatu
gitarra eta teklatu,
sormenaren itsasoan
olatu eta olatu.

Eskuak gora
eta behera,
alde batera
eta bestera,
dantzan, egizu dantzan,
gerria, aldaka, martxan.

Hankak erdi gurutzatu
oin puntak zintzilikatuz,
irribarre erraldoi hau
ezingo dute geratu.

Musikarekin askatu
larunbat ala zapatu,
erritmo biziko taupadak
ezin dituzte pausatu.

Eskuak gora
eta behera,
alde batera
eta bestera,
dantzan, egizu dantzan,
gerria, aldaka, martxan.

Letra politak asmatu,
banan-banan begiratu,
zenbat maite zaitudan,
laguna, ezin da inoiz mugatu.

Iraupena: 2:58 min.
Izena: Loa eta Laia, Egizu dantzan.
Denboraldia: Lehenengoa
Lizentzia: Josu Bergara eta Paul Caballero – Paraxut Produkzioak ©2023

Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

Loa eta Laia - aurreko atala  AURREKO ATALA

HURRENGO ATALA  Loa eta Laia - hurrengo atala

Proiektua babestu nahi baduzu